lunes, 27 de diciembre de 2010

Kale mailako aire kalitate kontrolak

Durangaldeko eskualdeko kaleetan egindako aire kalitate kontrol kanpainen emaitzak:

Aste Berdearen eta Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen baitan, Azterlanek “Aire kalitateari buruzko komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina” bat gauzatu du Durangaldean. Herritarrei zuzendutako ekintza honek zabaldutako informazioaren artean aire kalitatea eta jasangarritasuna izan ditu gai nagusitzat. Aldi berean, kale mailako aire kalitate kontrol kanpainak gauzatu dira eta lortutako ondorio nagusiak jarraian aurkezten dira.





Ekintza hau Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ingurumenaren arloan hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza, borondatezko lan eta sentsibilizazio jarduerak garatzeko emandako diru laguntzaz egin da.

Kontrol kanpaina hauen helburua Durangaldeko kaleetan dagoen aire kalitatea ezagutzea da. Azterketa egiteko aukeratutako lekuak Ezkurdi plaza, jende ugari dabilen ingurua, eta Landakoko ikastola izan dira, non, erdigunetik aldendua egon arren, trafiko dentsitate handia jasaten duen tokia den. Puntu bi hauek Durangon kokatzen dira, eskualde buru izatean, jarduera ekonomiko eta soziala kontzentratzen den herrialdea.



Azterketa esparrua herri-guneetara mugatzean, iturri kutsakor garrantzitsuena trafikora murrizten da eta arrazoi honexegatik aukeratu dira hurrengo kontrol parametroak:

  • Material partikulatsua: PM10, PM2,5 y PM1.

  • Nitrogeno oxidoak: NO y NO2.

  • Parametro meteorologikoak.


  • Jarraian 2 kontrol eremuentzako lortutako ondorio nagusiak aurkezten dira:



    EZKURDI

    Inguruko kutsadura iturri nagusietako bat bezala identifikatu da trafiko-zirkulazioa , nahiz eta, aire kalitatea gutxitzen duen iturri kutsakor bakarra ez dela ikusi den. Egunean zehar goizetan gertatzen da momenturik sentikorrena, baina ez da legediak ezarritako balio-mugarik gainditzera iristen. Hala ere, PM10 eta PM2,5 material partikulatsuaren bataz besteko kontzentrazio mailak, Osasunerako Mundu Erakundeak ezarritako gida-balioetara hurbiltzen dira.

    Egindako kontrol kanpainan zehar airearen kalitatea ONA izan dela ondoriozta daiteke.


    LANDAKO

    Ezkurdin gertatu bezala, trafiko-zirkulazioa da inguruko kutsadura iturri nagusietako bat, nahiz eta, aire kalitatea gutxitzen duen iturri kutsakor bakarra ez dela ikusi den. Eguneko momenturik sentikorrena goizetan gertatzen da, aste beteko kontrol epean nitrogeno dioxidoaren (NO2) orduko hiru gainditze erregistratu direlarik. Sentsu honetan, ez dirudi Eusko Jaurlaritzak San Roken duen estazioak inguru honetako egoera kontrolatzeko gai denik, adierazle honentzako maila baxuagoak aurkezten bait dira.

    Materia partikulatsuari dagokionean, ez da legediak ezarritako muga-baliorik gainditzen, nahiz eta, PM10aren asteko bataz bestekoak OMEaren urteko gida-balioa gainditzen duen. Inguruko material partikulatsuaren frakzio ultrafinak (PM1) aurkezten duen maila bereziki altua da, hein handi batean jasaten duen trafiko dentsitate handia dela eta.

    Egindako kontrol kanpainan zehar airearen kalitatea MODERATUA izan dela ondoriozta daiteke.


    No hay comentarios:

    Publicar un comentario